Maixu prestakinak:
Beste farmazientzako maixu prestakinak
·Maixu prestakina, farmazilariak edo bere begiradapean prestaturiko eta paziente bati zuzenduriko medikamentua da, medikuak aginduriko sustantziak zehazki daramatzana eta arau tekniko eta zientifikoak kontutan harturik prestatua dena. Beti ere norberaren farmazian edo farmazi zerbitzuan beharrezko informazioarekin batera jasoko dena.
Urruzuno Farmazian, maixu prestakinak gure lanbidearen oinarri direla sinesten dugu, farmazilariaren ezagutza guztiak pazientearen onurarako zuzendurik, medikazio pertsonalizatua eskeitzeko.
70 eko hamarkadatik, Urruzuno Farmazian maixu prestakinak egin dira, gure farmazilari formulagileak Apofarm-Asociación Profesional de Farmacéuticos Formuladores- eko kide dira, honek haien etengabeko berrikuntza eta teknika berrien erabilpena bermatzen duelarik medikamentuen prestakuntza pertsonalizatuan.
Urruzuno Farmazian dugun Laborategia 3. mailan sailkaturik dago Sanitateko Administrazioaz.
Zer prestatzen dugu?
Emultsioak, soluzioak, gelak, prestakin pediatrikoak, pomadak, pastak, soluzio esterilak, kolirioak, injektagarriak, kapsulak... orokorrean; eskeintzen zaigun guztia.